Gobierno Vasco

MATRIKULARI UKO EGITEA

Azterketa-deialdirik (ikus deialdiak) alferrik gal ez dezaten, ikasturteak aurrera egin ahala behar bezalako aprobetxamendurik egingo ez dutela ikusten duten ikasleei gomendatzen zaie matrikulari uko egiteko.

Matrikulari uko egin eta hurrengo ikasturtean plaza erreserbatua izateko eskubidea galdu:

Ikasle ofizial orok egin diezaioke uko matrikulari abenduaren 30a baino lehen, horretarako eskabide-orria bete eta eskolako idazkaritzan entregatzea aski dela.

Besterik gabe deseztatuko da matrikula. Hartara, ikasleak ikasturte horretan ikasle ofizial gisa azterketa egiteko eskubidea galduko du eta galduko du, era berean, hurrengo ikasturtean plaza erreserbatuta gordetzeko eskubidea. Ez da itzuliko matrikulatzerakoan ordaindutako tasarik.

Matrikulari uko egin eta hurrengo ikasturterako plaza gorde:

Ikasle ofizial orok egin diezaioke uko matrikulari apirilaren 30 baino lehen honako kasu hauetan:

  • norberaren edo familiartekoren baten gaixoaldi larriren batengatik
  • istripu nahiz beste ezusteko larriren batengatik
  • bizitokia edo lana bat-batean aldatu beharrean

Halakoetan plaza erreserbatuta gordeko zaio hurrengo ikasturterako.

Horretarako eskabide-orria bete eta eskolako idazkaritzan entregatu beharko du, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharko ditu azterketa-deialdiari eta matrikulari uko egiteko izan duen arrazoia behar den moduan eta zalantzarik utziko ez duen eran egiaztatuko duten dokumentuak.

Zuzendaritza-taldeak ebatziko du emandako arrazoia eta aurkeztutako egiaztagiriak aski diren matrikulari uko egitea ontzat emateko. Eskolako Ordezkaritza Erakunde Gorenak eman beharko dio bere onespena ebazpenari. Hala eginda, ikasleak azterketa egiteko eskubideari uko egiten dio, baina hurrengo urtean plaza erreserbatua izateko eskubideari eusten dio. Ez da itzuliko matrikulatzerakoan ordaindutako tasarik.

Matrikulari uko egiteko ON-LINE ESKAERA

Matrikulari uko egin eta hurrengo ikasturtean plaza erreserbatua izateko ESKUBIDEA GALDU

Matrikulari uko egin eta hurrengo ikasturterako PLAZA GORDE

© Escuela Oficial de Idiomas de San Sebastián, Pº de Vizcaya 22, 20011.
Telefonoa: 943286311 | Telefonoa: 943286312 | Fax: 943293690 | info@eoidonheo.org