2018- 2019 IKASTURTEKO MATRIKULA OFIZIALA

Nor matrikula daiteke?

2017-2018 ikasturtean zehar ikasle ofizialak izan direnak eta pertsona berriak.

Noiz?

Irailaren 1etik 19ra, 13:00ak arte.
Iraileko deialdiaren azterketa egin behar badut, irailaren 15etik aurrera egingo dut matrikula-eskaera, emaitza argitaratu ondoren.
Lau deialdiak agortu baditut, aparteko deialdia eska dezaket, horretarako Eskolara joan behar naiz eskaria egitera, irailaren 19tik urriaren 4ko 13:00ak arte.

Behin  matrikula-eskaera  egiteko  epe  ofiziala  bukatuta,  epez  kanpoko  eskaera  egin  dezaket irailaren 19ko 13:00etatik urriaren 4ko 13:00etara. Eskaera hori ere on-line egin beharko dut eta egingo den bigarren esleipenean parte hartuko du, betiere plaza hutsik geratzen bada. Bigarren esleipenaren datak ikusi: http://www. euskadi.eus/heo → Matrikula Ofiziala →  Egutegia

Non?

Elektronikoki egin behar dut, bide hau jarraituz:
http://www. euskadi.eus/heo → Matrikula Ofiziala → Matrikula eskaera

Baina, ez dakit zein mailatan matrikulatu, zer egingo dut?

Ez badakit zein mailatan egin matrikula, mailaketa probak egitea komeni zait. Horiek non kokatu lagunduko didate. Probak Eskolako web gunean edo

http://www. euskadi.eus/heo → Mailaketa probak tokian aurki ditzaket.
Probak egin eta zuzendu ondoren, lortutako puntuazioaren arabera, proba berean gomendio batzuk aurkituko ditut: maila beheragoko edo goragoko proba egin, edo zein mailatan egin behar dudan eskaera.

Eta ikasle ofiziala banaiz….

Dagokidan kurtsoan emango dut izena , gainditutakoaren hurrengoan.

Aurkeztu behar dut dokumentaziorik Eskolan?

Irailaren 19ko 14:00ak arte aurkez ditzaket dokumentuaren fotokopia eta originala hurrengo egoeratan banago:

  • Norvegiako, Islandiako, Liechtensteineko, Suitzako eta Espainia ez den Europar Batasuneko beste herrialde bateko herritarra banaiz, eta nire herrialdeak emandako nortasun-agiri ofizial baten bidez identifikatu banaiz.
  • Familia ugariko egoera EAEtik kanpo lortu badut, baita ere, nahiz eta Erkidegokoak izan eta titulua dudala adierazi, aplikazioak agertzen badu dokumentazioa aurkeztu beharra dagoela.
  • Desgaitasun-egoera alegatu badut.
  • Terrorismoaren biktima banaiz.
  • 2017/18 ikasturtean zehar irakaslea izan banaiz, ikastetxe pribatu batean edo unibertsitatean, bai publikoan bai pribatuan.
  • EAEko kanpoko HEOetako ikasle ofiziala banaiz.
  • Hezkuntza-premia bereziak baditut eta eskabide orrian eskoletarako edo/eta azterketarako laguntza eskatu badut.

Dena den, onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrendak kontsultatu behar ditut eta hor egiaztatu beste dokumenturik ez dudala aurkeztu behar eta eskaeran alegatu dudan guztia hartu dela kontuan baremazioan. Horrela ez bada, erreklamazioa jarri behar dut Eskolan, irailaren 21tik 25era bitartean, 14:00ak arte.

Nola jakingo dut onartua izan naizen?

Irailaren 21an argitaratuko ditugun onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak kontsultatuz:
http://www. euskadi.eus/heo Matrikula Ofiziala → Kontsulta pertsonalizatuak → Matrikularen kontsultak

 

Eta irailaren 27an Eskolaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratuko dira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

Eta onartua izan ondoren, zer egin behar dut?

Ordainketa egin behar dut irailaren 27tik urriaren 1eko 24:00ak arte, hemen sartuz:
http://www. euskadi.eus/heo → Matrikula Ofiziala →  Matrikula ordainketa → Ordainketa

Ordainketa honela egin ahal izango da:
  • on-line: ordainketa norberaren ordenagailutik egingo da, kreditu-txartelaren bidez edo banka elektronikoko sistemaren bidez.
  • off-line: norberaren ordenagailutik ordaintzeko errekerimendua inprimatu behar da, eta dokumentu horrekin finantza-entitate batera edo kutxazain automatikora jo ordainketa egiteko.

Eta plaza lortu ez badut?

Nire eskaera itxaron zerrendan geratzen da eta plaza libreen esleipenean sartuko da, urriaren 8an. Prozesu horren ostean, beste esleipen bat egongo da eskolan, aurrez aurrekoa.

Oharra:

2018/2019 ikasturteko Matrikula Ofizialaren informazio guztia 2013ko uztailaren 3ko Aginduan (EHAA 2013-07-22) eta 2018ko ekainaren 15eko Ebazpenean, http://www. euskadi.eus/heo web gunean argitaratua, aurki daiteke.

Laburpen honen bertsio inprimigarri bat deskargatu