ESPEDIEENTEEN LEKUALDAKETA

Ikasleek espediente lekualdaketa eskatzeko eskubidea dute etxebizitza, lan leku, ikaste leku aldaketagatik edo espedientea jasoko duen Zuzendaritza Taldeak nahikotzat jo dezakeen beste arrazoiren batengatik. Kasu hauetan ikasleak aldaketaren destino izango den HEO-ean ofizialtasunerako eskubidea mantenduko du.

Espediente lekualdaketa modalitate bi daude:

Indarreko matrikularen lekualdaketa (ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala beste HEO batean formalizatu du jadanik).Ohiko lekualdaketa (ikasleak uneko ikasturteari dagokion matrikula ofiziala ez du formalizatu beste HEO batean)

Indarreko Matrikularen Lekualdaketa

Indarreko matrikularen lekualdaketa klaseak hasten dira egunetik bigarren hiruhilabetea amaitu arte eskatu ahal izango da. Halere ikaslea Eskola berrian lekurik balego bakarrik sartu ahal izango da.

Ohiko Lekualdaketa

Matrikula ofiziala hasi baino lehen eskatu beharko da.

Lekualdaketa Donostiako HEO-etik beste eskola batera eskatzeko interesa duen ikasleak faxez (943 29 36 90), posta elektronikoz (info@eoidonheo.org) edo posta arruntaren bidez (beti ere NAN-aren kopia bat gehituz), edota eskaera inprimakia betetzeko Eskolako Idazkaritzan bertaratuz egin dezake.