2017- 2018 IKASTURTEKO MATRIKULA OFIZIALA


Nor matrikula daiteke?

2016-2017 ikasturtean zehar ikasle ofizialak izan direnak eta pertsona berriak.

Noiz?

Irailaren 1etik 18ra, 13:00ak arte.
Iraileko deialdiaren azterketa egin behar badut, irailaren 15etik aurrera egingo dut matrikula-eskaera, emaitza argitaratu ondoren.
Lau deialdiak agortu baditut, aparteko deialdia eska dezaket, horretarako Eskolara joan behar naiz eskaria egitera, irailaren 18tik urriaren 4ko 13:00ak arte.

Non?

Elektronikoki egin behar dut, bide hau jarraituz:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskola-ofizialak → Matrikula Ofiziala → Matrikula eskaera

Baina, ez dakit zein mailatan matrikulatu, zer egingo dut?

Ez badakit zein mailatan egin matrikula, mailaketa probak egitea komeni zait. Horiek non kokatu lagunduko didate. Probak Eskolako web gunean edo

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskola-ofizialak  → Mailaketa probak tokian aurki ditzaket.
Probak egin eta zuzendu ondoren, lortutako puntuazioaren arabera, proba berean gomendio batzuk aurkituko ditut: maila beheragoko edo goragoko proba egin, edo zein mailatan egin behar dudan eskaera.

Eta ikasle ofiziala banaiz….

Dagokidan kurtsoan emango dut izena , gainditutakoaren hurrengoan.

Aurkeztu behar dut dokumentaziorik Eskolan?

Irailaren 18ko 14:00ak arte aurkez ditzaket dokumentuaren fotokopia eta originala hurrengo egoeratan banago:

  • Norvegiako, Islandiako, Liechtensteineko, Suitzako eta Espainia ez den Europar Batasuneko beste herrialde bateko herritarra banaiz, eta nire herrialdeak emandako nortasun-agiri ofizial baten bidez identifikatu banaiz.
  • Familia ugariko egoera EAEtik kanpo lortu badut, baita ere, nahiz eta Erkidegokoak izan eta titulua dudala adierazi, aplikazioak agertzen badu dokumentazioa aurkeztu beharra dagoela.
  • Desgaitasun-egoera alegatu badut.
  • Terrorismoaren biktima banaiz.
  • 2016/17 ikasturtean zehar irakaslea izan banaiz, ikastetxe pribatu batean edo unibertsitatean, bai publikoan bai pribatuan.
  • EAEko kanpoko HEOetako ikasle ofiziala banaiz.
  • Hezkuntza-premia bereziak baditut eta eskabide orrian eskoletarako edo/eta azterketarako laguntza eskatu badut.

Dena den, onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrendak kontsultatu behar ditut eta hor egiaztatu beste dokumenturik ez dudala aurkeztu behar eta eskaeran alegatu dudan guztia hartu dela kontuan baremazioan. Horrela ez bada, erreklamazioa jarri behar dut Eskolan, irailaren 20tik 21era bitartean, 14:00ak arte.

Nola jakingo dut onartua izan naizen?

Irailaren 20an argitaratuko ditugun onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak kontsultatuz:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskola-ofizialak  Matrikula Ofiziala → Kontsulta pertsonalizatuak → Matrikularen kontsultak

Eta irailaren 25ean Eskolaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratuko dira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

Eta onartua izan ondoren, zer egin behar dut?

Ordainketa egin behar dut irailaren 25etik 28ko 23:59ak arte, hemen sartuz:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskola-ofizialak  → Matrikula Ofiziala → Matrikula ordainketa → Ordainketa

Ordainketa honela egin ahal izango da:

  • on-line: ordainketa norberaren ordenagailutik egingo da, kreditu-txartelaren bidez edo banka elektronikoko sistemaren bidez.
  • off-line: norberaren ordenagailutik ordaintzeko errekerimendua inprimatu behar da, eta dokumentu horrekin finantza-entitate batera edo kutxazain automatikora jo ordainketa egiteko.

Eta plaza lortu ez badut?

Nire eskaera itxaron zerrendan geratzen da eta plaza libreen esleipenean sartuko da, urriaren 6an. Prozesu horren ostean, beste esleipen bat egongo da eskolan, aurrez aurrekoa.

Oharra:

2017/2018 ikasturteko Matrikula Ofizialaren informazio guztia 2013ko uztailaren 3ko Aginduan (EHAA 2013-07-22) eta 2017ko ekainaren 15eko Ebazpenean, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskola-ofizialak  web gunean argitaratua, aurki daiteke.

Laburpen honen bertsio inprimigarri bat deskargatu