IKASKETA PLANA

Araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko aspektuak ezartzen dituen 1629/2006 abenduaren 29ko Errege Dekretuak, eta araubide bereziko irakaskuntzak finkatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko 46/2009 otsailaren 24ko Dekretuak, irakaskuntza hauek lau maila izango dituztela erabakitzen dute:

Oinarrizko Maila: ikasturte bi dauzka (A1 eta A2)
Tarteko Maila: ikasturte bi dauzka (B1.1 eta B1.2)
Goi Maila: ikasturte bat dauka (B2)
Gaitasun Maila: ikasturte bat dauka (C1)

Aipatutako Dekretuek maila bakoitzari dagokion ziurtagiria zehazten dute:

Oinarrizko Maila: Oinarrizko Mailaren ziurtagiria (A2)
Tarteko Maila: Tarteko Mailaren ziurtagiria (B1)
Goi Maila: Maila Aurreraturen ziurtagiria (B2)
Gaitasun Maila: Gaitasun Mailaren ziurtagiria (C1)

Maila hauen curriculumek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren A2, B1, B2 eta C1 mailei dagozkien konpetentziak hartzen dituzte erreferentziatzat.

Plan zahar eta berriaren arteko baliokidetasunak 1629/2006 Errege Dekretuaren III. Eranskinean, eta 46/2009ko Dekretuko lehenengo xedapen gehigarrian agertzen dira zehaztuta.